ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

FEEDBACK (ANA CAPILLA)
Ana Capilla
Feedback, kontzertu eszenikoa
2017-10-13
Dantza edo musika ikuskizuna baino baino gehiago, 'Feedback' kontzertu eszenikoa da, bi generoak uztartzen dituen kontzeptua. Baxu elektrikoa, kontrabaxua, gitarra akustikoa eta 'loop'-ak Ana Capillaren dantzarekin eta ahotsarekin elkarrizketan ari dira. Esperimentu eszeniko interesgarria.

‘Feedback’ kontzertu eszenikoa da. Zuzeneko musika eta dantza ikuskizuna. Baxu elektrikoak, kontrabaxuak, gitarra akustikoak eta loop jokoek soinua jartzen diote dantzarekin, ahotsarekin eta diskurtso eszenikoarekin sortzen den elkarrizketari. Ikerketa performatikoa eta elkarrizketa bizia ditu oinarri soinuaren inguruan sortutako laborategi irekia, ikerketa performatikoa eta elkarrizketa biziaren bitartez

Kike Mora musikariaren ‘Evolución Natural’ albumeko zenbait pieza erabiltzen dituzte lan honetan. ‘Feedback’ 2015ean abiatu zen. Erresidentziak egin ditu Histeria Kolectiboa, La Fundición, Utopian eta Haceria aretoetan. ‘Work in progress’ emanaldiak eskaini dituzte Azkuna Zentroan, Barakaldo Antzokian, Bilboko La Karpinterian eta Xerezeko (Kadiz) La Quemá aretoan. Aurre-estreinaldia La Fundición-en egin zen, 2016an, eta estreinaldia, Hacerian, 2017ko ekainaren 2an.

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
ANA CAPILLA
Dantza edo musika ikuskizuna baino baino gehiago, 'Feedback' kontzertu eszenikoa da, bi generoak uztartzen dituen kontzeptua.... (gehiago irakurri)
DANTZERTI
Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Eskolak (Dantzerti) apirilaren 17tik maiatzaren 17ra irekita du 2024/2025 ikasturterako izena emateko epea. Hautatutako ikasleek goi-mailako pr... (gehiago irakurri)
SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
Martxoaren 29an, Tontolapiko Egunaren hirugarren edizioa izango da Durangon. San Agustin Kultur Guneak eta Ganso & Cía konpai... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Martxoan zehar Loraldiak antolatutako hamaika emanaldiez gozatzeko aukera izan dugu Loraldia Festibalaren 10. edizioan. Urteu... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago