MUSIKA
Max Pucciarello
Photo: Max Pucciarello
Testua: Kursaal Donostia

SINFÓNICA DE BAMBERG-VIKTORIA MULLOVA
Kursaal Donostia
Nazionalismoari lotuta dauden bi konposagile, Sibelius eta Smetana, izango dira Kursaal Eszenaren hurrengo kontzertuaren protagonista nagusiak.
2017-11-08
Kursaal Eszenaren kontzertu denboraldiaren baitan Bamberg-eko Sinfonikoak datorren ostegunean, azaroak 9, eskainiko duen kontzertuan, nazionalismoa izango da oinarri nagusia. Bertan Sibelius eta Smetana-ren obrez osatutako programa eskainiko baita; zein bere herrian, Finlandian eta Txekian, mugimendu honetako musikari nagusietakoak izan ziren konpositoreen lanak hain zuzen.

Sibelius finlandiar jeinuak , bere “Biolinerako kontzertu” bakarrean, etorkizunerako monumentu bat eraiki zuen. Nahiz eta kontzertu honetan egilea garai nazionalista gainditzen ari, eta bere garaiko joeretan jadanik ezin sailkatuzkoa zen estilo batean murgiltzen hasia izan, aurki daitezke oraindik obra honetan folklore horren arrasto batzuk, piezari halako kutsu mistiko eta alaia ematen diotenak.

Alemaniako formazio entzutetsuak Txekiako Smetana konposagilearen “Nire Aberria” obraren 1, 2, 3 eta 4 zenbakiak ere interpretatuko ditu (obra osoa sei zenbakik osatzen dute). Txekiar musikaren aitatzat hartzen den Smetana izan zen, bere herriko folklorean oinarritutako hizkuntza musíkala erabili zuen lehen konposagilea.

Bamberg-eko Orkestra Sinfonikoa, 2016. urteaz geroztik formazioaren  zuzendari titularra den Jakub Hrusa-ren agindupean ariko da, eta Viktoria Mullova biolin-jotzailearen partehartzea izango du. Orkestra, musikari aleman eta txekiarrek sortu zuten duela zazpi hamarkada, eta bere errepertorioan XVIII eta XIX. mendeetako lanak nabarmentzen dira bereziki.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
KURSAAL DONOSTIA
Calixto Bieitok zuzendutako 'Mendi mendiyan' Usandizaga maisuaren lanaren egokitzapena izango du apustu nagusitzat, Mozarten ... (gehiago irakurri)
KURSAAL DONOSTIA
“Ez gara tributu-banda bat, gurea benetakoa da”, diote taldeko partaideek. Cápsula taldeak emango dio hasiera Holy Holyren ko... (gehiago irakurri)
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
SALA BBK
BBK ON STAGE zikloaren laugarren denboraldia Bilboko BBK Salara itzuliko da 2024ko martxoaren 23tik aurrera. Zikloaren laugar... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago