MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

COQUE MALLA
Mujeres
Emakumez inguratuta
'Mujeres' bakarkako lan berrian, Los Ronaldoseko buruak tonu lasaia erabili du 'No puedo vivir y sin ti' eta beste zenbait abesti moldatzeko. Anni B Sweet, Jeanette eta Leonor Watling gisako abeslariekin batera egin du, nahiz eta zuzenekoetan abeslari amateurrekin batera aritzen den.

Coque Mallak etengabe abestu die emakumeei. Hala egiten zuen 80ko hamarkadan ezagun egin zuen Los Ronaldoseko burua zela. Eta hala jarraitu du gaur egun arte, betiereko nerabearen Peter Pan itxura eta ahots berezia ezaugarritzat izan dituen bakarkako ibilbidean zehar, pop rock estiloan berezko proposamena finkatzeko bidea eman dion ibilbidea.

Beraz, ez da harritzekoa 'Mujeres' bezalako proiektu bat aurkeztea. Bertan bere kantuetako 11 ('She understands'  berriarekin eta 'El rey'-ren moldaketa batekin batera) moldatu ditu, tonu sosegatuan, sentsibilitatea eta dotorezia bilatuz, besteak beste vals kadentzietara hurbilduz. Emakumezko hamar kantari eta antzezlerekin batera egn du hori: Leonor Watling, Anni B Sweet, Jeanette, Angela Molina, Rebeca Jimenez, Laura Gómez Palma... Ezinezkoa litzatekeenez haiekin guztiekin bira bat antolatzea, kantariak deialdia egin zuen eta abeslari 'ezezagunei' emango die aukera. Beste arrazoi bat kontzertu honetara joateko.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Coque Malla (Jorge Malla izenarekin jaio zen 1969an Madrilen) dugu azken hiru hamarkadetan gaztelaniaz egindako rocka garatze... (gehiago irakurri)

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago