MUSIKA
Testua: Donostia Kultura

DONOSTIAKO JAZZALDIA
Donostia Kultura
JAZZALDIA
Heineken Jazzaldia: Skoda Gunea, aurten, Alderdi Ederren egongo da eta zortzi kontzertu eskainiko ditu
2017-06-08
Heineken Jazzaldiak bere agertoki ikurretako bat berreskuratu du: Alderdi Eder. Bertan kokatuko da aurten Skoda Gunea eta artista oso nabarmenen zortzi kontzertu programatuko ditu “Jazzetik Soulera” goiburupean, guztiak dohainik.

 

 

Programazio horretan aurkitzen ditugu 52. Heineken Jazzaldi honetako izen erakargarrienetako batzuk: Ray Gelato, Donny McCaslin, Lucky Chops eta Sir The Baptist, baita tokiko bi talde ere, Luma eta Grande Days (Katapulta zirkuitukoak) eta Anna Meredith britainiar pop instrumentaleko diva berriaren emanaldi esklusiboa, bere proposamen guztiz pertsonalarekin.

Alderdi Eder eta Udaletxeko Terraza garrantzi handiko tokiak izan ziren 90eko hamarraldian Jazzaldiari eman zitzaion bulkada berrian, hain zuzen ere, Jazz Band Ball-a egiten hasi zenean, Heineken Jazzaldiaren hasiera –eta Donostiako udarena, nolabait esanda– markatzen duen eta doako zenbait agertokitan ospatzen den jazz festa handi hori. Han jo zuten, esate baterako, Blues Brothers taldeak, John Mayall-ek eta Phil Woods-en Big Band-ak.

Skoda Gunea iaz estreinatu zen Konstituzio Plazan. Gunearen programazio formulak izan zuen harrera bikainak leku zabalago eta ikusgarritasun handiagoko batera lekualdatzea aholkatu du. Aurrera jarraitzen du, horrela, Skodaren –Heineken Jazzaldiko auto ofiziala– eta Jazzaldiaren arteko lankidetza emankorrak. 

 

Uztailak 22
19:30. Sir The Baptist 22:00. Luma

Uztailak 23
19:30. Ray Gelato & The Enforcers 22:00. Sir The Baptist

Uztailak 24
19:30. Grande Days 22:00. Anna Meredith

Uztailak 25
19:30. Donny McCaslin Quartet 22:00. Lucky Chops 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
JAZZALDIA
Donostiako jaialdiaren 57 edizioak luxuzko programazioa izango du. Besteak beste, honako talde eta musikari hauek iragarri di... (gehiago irakurri)
Iragarritako egitaraua bertan behera gelditu da eta ekainaren bukaeran edo uztailaren hasieran jakinaraziko dute berria. (gehiago irakurri)
Berriz ere hautaketa prozesuan gailentzen diren tokiko hamar talde eta azken urtean diskoa plazaratutako beste bost sartuko d... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Musika garaikideari eskainitako zikloa azaroaren 14tik urtarrilaren 14ra bitartean egingo da.a (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Gaur egungo osasun-egoera dela eta hartu du erabakia Donostiako Udalaren menpe daude aretoak kudeatzen dituen erakundeak, mar... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Donostia Kulturak antolatzen du deialdia, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Osasun larrialdia dela eta hiru hilabetez itxita egon ondoren, kultura eszenikoa Donostiara itzuliko da ekainean. Hiru kontze... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago