MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

LUTHER RUSSELL
The invisible audience
Pop kantuen sortzailea
2014-04-13

The Freewheelers 90etan lorratz sakona utzi zuen banda izan zen. Bi disko kaleratu, kontzertu mordoska ederra eskaini eta, batez ere, Luther Russell kantautore estatubatuarra bultzatu zuen, izan ere, taldea utzi ondoren, beste batzuen lanak ekoitzi eta bakarkako bost album plazaratu baititu.

Oihartzun murritzeko lan hauei esker, musikagile “garaikide eta lurpekotzat” jo izan dute, baina Russell-ek ondo frogatu ditu bere gaitasuna eta bere gustu ona; eta oso hasiera groovy eta funkya izan zuen arren ('Down at Kit's'), gerora pop tradizioarekin estu-estu lotuta dauden kantuen sortzaile trebea dela erakutsi du. 'The invisible audience' dugu bere azken lana, eta hemen ere melodia rock modu desberdinekin txertatuta dago, blues primitiboaren eztandak 'A world unknow" dakar, 'Everything you do' Teenage Fanclub-en oroigarria da, eta pieza instrumental ugari dago. Asko aldatu da nerabezaroan Jakob Dylan-ekin batera lehen urratsak eman zituenetik. Onerako aldatu ere.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
THE INVISIBLE AUDIENCE
Pop rockaren argitasuna du estatubatuarraren ibilbideak 1997an The Freewheelers utzi eta bakarka kantatzen hasi zenetik. Gero... (gehiago irakurri)
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
SALA BBK
BBK ON STAGE zikloaren laugarren denboraldia Bilboko BBK Salara itzuliko da 2024ko martxoaren 23tik aurrera. Zikloaren laugar... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Maika Makovski (Palma de Mallorca, 1983) 'MKMK' bere zazpigarren diskoa aurkezten ari da zuzenean. Bere ibilbidean metatutak... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago