Ez dago hitzordu garrantzitsuagorik unibertso musikalean udazkenean. BIME jaialdiak zaleak, profesionalak, talde berriak eta nazioarteko izarrak bilduko ditu, Barakaldoko BEC! erakustazoka epizentrotzat izango duten lau jardunaldi frenetikotan, areto horrek hartuko baititu bai BIME Live egitarauari dagozkion kontzertu nagusiak eta eta bai BIME Pro atalaren inguruan antolatutako profesionalen topaketak. Horrez gain, talde berri ugari arituko da Bizkaiko hiriburuko hainbat aretotan, BIME City atalean.
Ikus-entzule gehienentzat, eguneko talde onenetako batzuk ikusteko aukera aparta da jaialdia. BEC!-en egingo dira kontzertu horiek (mota horretako Europako erakustazokarik handiena). Izan ere, ez da gutxiagorik behar urriaren 27 eta 28 egunetan han gertatuko den guztia hartzeko: Royal Blood, The Prodigy eta Franz Ferdinand kartel-buru izango dituen jaialdi erraldoia. Areto berean egingo diren topaketetan, musika eta industria digitaleko 2.000en bat profesionalek esperientzia trukatu eta elkarlan-bide berriak aztertuko dituzte.
Azkenik, baina ez garrantzi txikiagoarekin, 34 talde berrik bere talentua erakusteko aukera izango dute 26tik 28ra bitartean Bilboko hainbat aretotan egingo diren kontzertu eta ‘showcase’-etan. Osagarri bikaina urteko musika-ekitaldirik garrantzitsuenetako batentzat.