LORALDIA
Testua: DFG-GFA

KBULEGOA
DFG-GFA
KBulegoa sortu dute, Gipuzkoako kultura sektoreari lagunduko dion erakundea
2017-11-28
Bulegoak kultura eta sorkuntza ekimen berriak sustatuko ditu. esperientzia txikiagoa izanik "laguntza publikoetara iristeko zailtasun handiagoak dituztenei" lagunduko die batez ere, Denis Itxaso Kultura ahadunaren esanetan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak KBulegoa izeneko erakunde berria jarri du martxan, lurralde horretako kultura-agenteei laguntzeko bulegoa, alegia. Erakunde berriak ez ditu soilik  laguntza ekonomikoak bideratuko, eta aholkularitza politikekin lagundu ere parte hartuko du sorkuntza prozesuan. Izan ere, kultura-sektoreek zailtasun handiei aurre egin behar diete, eta bitartekaritza-tresna berriak eta eraginkorragoak behar dituzte, erantzungo dietenak testuinguru gero eta konplexuago eta globalago baten beharrei.

Hala,  Aldundiak inplikazio jarraitu bat izango du laguntza eskaintzen dien kultura- eta sorkuntza-enpresak garatzeko prozesuan. Barne hartuko du aholku ematea kulturaren alde lan egiten duten sortzaile, elkarte, erakunde eta enpresei, baldintzarik onenak sor daitezen sektore hori garatzeko, bi arrazoirengatik: bata, gizartearen garapen sozial, ekonomiko eta kulturalean duten garrantzia, eta bestea, enplegua eta aberastasuna sortzen dituzten sektore gisa duten ahalmena.

 

KBulegoko arduradunek lankidetza-ibilbide luzea dute Gipuzkoako kultura-eragileekin. Donostian bertan eskainiko ditu bere zerbitzuak, Errege Katolikoen kaleko 16an, hain zuzen (Komikigunearen eraikin berean), eta ordutegiak berrikuntza bezala izango du arratsaldez ere zabalik egongo dela (16:00 – 20:00). Gipuzkoako lurralde osora fisikoki nahiz birtualki iristeko borondatearekin lan egingo du. Ordutegia izango da 11.00-13.00 eta 16.00-20.00

. Telefonoa 943 113343 eta posta elektronikoa: KBulegoa@gipuzkoa.eus

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DFG-GFA
Koldo Mitxelena Kulturuneak Mintza Lagun Elkarrizketak eztabaida-zikloa hartuko du 2024an zehar, berriki desagertutako Lagun... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
K Bulegoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak kultur sektorerako sortu duen aholkularitza zerbitzuak, sei urte beteko ditu laster. Do... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Euskal Itsas Museoak zabalik du 'Moilak' erakusketa, azken bi mendeetan euskal portuek izan duten eragina erakusten duena. Er... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak Kultura Bonuaren beste edizio bat jarri du abian. Guztira 80.000 euro inbertituko di... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak 'Zinegileen arteko elkarrizketa' zikloaren bigarren edizioa eskainiko du 2022ko azarot... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara Erakusketa Aretoak ateak irekiko ditu berriz ere apiriletik uztailera bitartean, Egile Sa... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Gobernuaren Ordezkaritzak, Acción Cultural Española-k (AC/E) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Basque Way erakusketa aurkeztu du ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago