Kmon eszenatokirik onenetako proposamenik onenak biltzen dituen magazina da. Arima elikatzen duten musika, antzerki eta dantza emanaldiak.
Kmon egiten dugunok gustuko dugu gure lana. Artea maite duten lagun taldea gara, haren adierazpen guztietan; maite dugun hori zurekin partekatu asmoz sortu dugu plataforma hau.
Gustuko dugu gure eszenatokietako bioaniztasuna sustatzea, baita sortzaileen eta ikusleen artean zubiak eratzeko lan egitea ere. Bereziki interesgarriak iruditzen zaizkigun proposamenak babesten ditugu, sortzaile gazteak protagonista dituzten proposamenak gehienbat. Kmon Session-ak dira; bertara gonbidatu nahi zaitugu espresuki.
Hitzordurik nabarmenenak era argi eta ordenatuan eskaintzen dizkizugu, zure artista kutunengana hurbilduko zaituzten erreportaje eta elkarrizketekin batera. Horrez gain, informazio hori guztia osatzen duten multimedia edukiak aurkituko dituzu webgune honetan. Kmon-ek ikuskizun agenda zabala eskaintzen dizu. Ez dugu argitaratzen guk ikusiko ez genukeen ezer. Gainera, gure burua bustitzea gustuko dugunez, interesgarrienak iruditzen zaizkigun ekitaldiak gomendatuko dizkizugu noiz edo noiz.
Hauxe da Kmon. Eta irrikan gaude gurekin bat egin dezazun eta beste Kmon zale bat izan zaitezen.
Maquetación y programación Music2day Diseñado por Kmon